- Udalak, Hondarribiko Katuak elkartearekin batera, katuen hiri-koloniak kudea-tzeko eta kontrolatzeko kanpaina jarri du abian. Ekimenak zenbait helburu ditu; besteak beste, katuen koloniak babestea eta kontrolatzea, hiriko katuen errolda eguneratua sortzea, animalien ongizatea lortzea kolonia felinoetan, eta, horrela, gainpopulazioak eragindako arazoak saihestea. Kanpainaren baitan, zenbait informazio-panelak ipiniko dira Hondarribiko hainbat gunetan. Kontrola CES metodoaren bidez egiten da (harrapaketa, esterilizazioa eta askatzea). Metodo hau kolonia jakin bateko katu guztiak edo gehienak harrapatzean da-tza, antzutzeko eta beren lurraldera itzultzeko. Prozedura erraza da, eta ez da mingarria katuentzat. Udalak, gainera, katu hauek elikatzen ditu Hondarribiko Katuak elkartearen laguntzarekin. Horregatik, hiritarrei animaliak ez elikatzea eskatu diete Udaletik, kaltegarria izan daitekeelako haientzat.