- Igandean, maia-tzak 15, San Isidro eguna ospatuko da Hondarribian. Egun osoan zehar elikadura azoka egongo da Guadalupeko Santutegiaren inguruetan. 11.30ean izango da prozesioa eta 12.00etan meza bertsolarien parte hartzearekin. Jarraian, Nerea Elustondo eta Aitor Mendiluz bertsolarien saioan hasiko da. Arratsaldean, 16.30etatik aurrera, haur jolasak eta bertsolariak egongo dira.