- Aurreko asteko ostegunean apirilaren 29an ostiralean arratsaldeko 20.00ean Amaia Kultur Zentroan aurkeztuko den Alarde dokumentala ikusteko gonbidapenak jasotzeko epea ireki zen. Sarrerak eskuratzeko eman zen eskaria handiagatik, denak hamabost minututan bukatu ziren San Martzial Buruzagien Batzordea eta Alardearen Batzordearen aurreikuspenak gaindituz. Horregatik, nahi duen irundar orok ikus-entzunezkoa ikus dezan bi saio berri antolatuko dira: lehenengoa, apirilaren 30ean izango da, larunbatean, eguerdiko 12.00etan eta bigarrena maiatzaren 1ean, igandean, ordu berdinean. Bi proiekzioak Mendibil Merkataritza Gunean dauden Ocine Mendibil zinemetako 4. aretoan izango dira. Saio bakoitzeko 270 gonbidapenak gaurtik jaso daitezke Manolo tabernan (kale Nagusia, 13). Gainera, apirilak 29ko estreinaldirako beste 40 gonbidapen osagarri eskuragai jarri dira.