- Bidasoako Kontseilu Sozialistak ekimen bat burutu zuen joan den igandean Irun eta Hendaia lo-tzen dituen Avenida zubian, iaz muga zeharkatzen bizia galdu zuten migratzaileen omenez, “egunerokoan erabiltzen ditugun bideez erailak”, entitatearen hitzetan.

Ekimena Kontseilu Sozialista Ipar Euskal Herriarekin batera egin zuten, eta migratzaileez gain, iaz Euskal Herrian lanpostuan bizia galdutako langileak edota indarkeria matxistak eraildako emakumean izan zituzten gogoan. Gainera, iaz Euskal Herrian beren buruaz beste egin zuten 200 pertsonez eta kalegorrian dauden 3.000 pertsonez oroitu ziren ere.