- Mónica Martínez Informazioaren Gizarteko eta Herritarren Parte-hartzeko Irungo Udaleko ordezkaria eta Javier Arranz arloko zuzendaria Eibarren izan ziren pasa den astean, administrazio publikoetako komunikazioari eta gardentasunari buruzko jardunaldian parte hartzeko. Irungo Udala bertan izan zen, mahai-inguru batean parte hartu behar baitzuen. Getxoko Udaleko eta Dyntra plataformako ordezkariak ondoan zituela, Arranzek Irungo Udalak gardentasun-proiektua garatzen izan duen esperientzia azaldu zuen.