- Abotsanitz Udal Taldeak 115 zuzenketa partzial egin dizkio Hondarribiko udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu zirriborroari. Arlo guztiak hartzen dituzten proposamenak dira, eta horietako asko azken hilabeteetan auzotarrek taldeari egindako eskaerak dira. "Uste dugu guztiek hobetu dezaketela EAJren proposamena", azaldu dute. Alderdiak osoko zuzenketa aurkeztuko duen ala ez zehaztearren dago.