- Gaur, arratsaldeko 19.00etan, Hondarribiko Zuloaga Etxea liburutegian, Xakea eta Emakumea ekimenaren baitan, Eider Velascok solasaldi bat eskainiko du. Euskal Federazioko zuzendaritza ba-tzordeko kidea, Gasteizko Martintxo Xake Taldea sonatuaren presidente, entrenatzaile, arbitro eta jokalaria den heinean, Velascok xakearen mundua gaur egun nola ikusten duen azalduko du solasaldian.