- Irungo Udaleko Bide Publikoko Arloak jakinarazi duenez, urteko sasoi honetan ohikoa denez, gabonetako argiak jartzeko azpiegitura eta instalazio elektrikoak muntatzeko lana hasi berri da. Lanek hiru asteko iraupena izango dute eta auzotarrei abisatzeko, argiztatuko dituen lekuetako atarietan ohar bat jarriko du lanez arduratuko den enpresak.