- Hondarribiko Gobernu taldeak Portu auzoan mugikortasun-murrizketak martxan jartzeko proiektua gogor kritikatu du Abotsanitzek aste honetan. Gobernuaren erabakiaren "zuzengabekeria ikusita, auzo mugakideetan sortutako alboko kalteen aurrean, eta hondarribitarren haserre justifikatuaren aurrean", oposizioko talde nagusiak proiektua atzera botatzea eta aurreko astean hartutako "aldebakarreko" neurriak indarrik gabe uztea eskatu dio EAJ-ko gobernu taldeari.

"Erabaki hori ez da inorekin kontsultatu; gezurra da mugikortasun-mahaian onartu izana, ez baita deitu ere egin", salatu zuten atzo Abotsanitzetik, Portuan hartutako neurriek PMUSak ezar-tzen dituen irizpideak ez dituztela betetzen gehituz. "Gainera, legez kanpokoa da, ez baita inolako arautan oinarritzen", zioten taldetik, "aldebakarreko erabakiak" Hondarribia "hondora-tzen" ari direla argudiatuz.