- Atzotik zabalik dago Euskadi Bono Denda kanpainan izena eman nahi duten Hondarribiko saltoki edo komertzioentzat epea. Horretarako www.euskadibonodenda.eus gunean sartu behar dira. Udalak 200.000 euro bideratuko ditu Hondarribiko establezimenduetan gastatu ahal izateko. Horretarako, ezinbestekoa da dendak ekimenarekin bat egitea Eusko Jaurlaritzak emandako plataformaren bidez.