- Hasi berri dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendiak eta Habitatak Kudea-tzeko Zerbitzutik Jaizkibel mendian (Artzu azpian) habitata berreskuratzeko egingo diren lanak. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanes Hondarribiko Ingurumen zinegotziak: "Kontuan hartu behar da Jaizkibel mendia Kontserbazio Bereziko Eremu bezala izendatua dagoela, horrekin batera kontserbazio-neurriak ere onartzen direlarik. Neurrien lehen helburuan harizti eta ameztien berreskuraketa jasotzen da, eta hori lortzeko neurriak proposatzen dira". Beraz, lan hauen helburu nagusia gaur egun eukaliptoak ame-tzekin eta bertako beste espezie laguntzailekin ordezkatzea da. Bigarren helburua gaur egun Hondarribiko Jaizkibel Mendiko ipar magaletik sua pasa eta gero ateratako Pinus pinaster landareak pista bazterretik ken-tzea eta bidearen mantentze lanak egitea da.