- Bizitzen ari garen pandemia egoerari egokitutako Hondarribia Dantzan ekitaldia ostegun eta ostiral honetan ospatu da. Kultura departamentuak eta Kemen Dantza Taldeak antolatuta, Kultur Etxea eta Kasino Zaharreko lorategiak izango dira ekitaldien erdigune. Iazko egitaraua sareetan garatu ondoren, aurten ohikoa baino bi hilabete beranduago ospatuko da. Ostegunean 18.30an Kultur Etxean Jan-tzari dokumentala ikus ahal izango da, eta ostiralean 19.00etan dantza emanaldia eskainiko dute Kemen eta Iurretako Mikel Deuna Dantza Taldeak Kasino Zaharreko lorategietan.