- Ekiola ekimena aurkezteko helburuarekin, Hondarribiko udaletxeko Areto Nagusian bilera bat egin zuten atzo Txomin Sagarzazu alkateak, eta Juan Luis Silanes (Ingurumena), Gonzalo Carrion (Obra eta Zerbitzuak) eta Arantzazu Rojo zinegotziek, Energiako Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari den Iñigo Ansolarekin, eta Krean enpresako Asier Etxabe eta Amagoia Barandiaranekin. Udalerrietan energia fotoboltaikoa sor-tzeko herritarren kooperatibak abian jartzeko ekimena da. “2030 Agendaren ataletako bat energia berriztagarriei dagokie, hain zuzen ere, energia berriztagarriak sortzeko herritarrok ditugun aukerei dagokie”, azaldu zuen alkateak bileraren ostean. “Bilerako aurkezpenaren ondoren, udal gobernua gaia lantzen hasi da eta beste udal taldeekin partekatuko dugu gaur egun eta etorkizunean horren axola handia hartuko duen aldaketa klimatikoaren aurkako neurri jasangarri honen aldeko lanketa”, esan zuen Sagarzazuk.