- Hondarribiko Udalak Jaizkibelera eta bertako kaletara iristeko bideak itxi dizkie ibilgailuei. Juan Luis Silanes Nekazaritza zinegotziak "bide horiek ixteko beharra" azpimarratu zuen atzo. "Oraindik bada jendea uste duena ibilgailuarekin edozein eremutara sar daitekeela. Ingurumena errespetatu behar da, eta hori guztion artean egin beharreko lana da". "Horregatik", jarraitu zuen, "pistetara ibilgailu motordunekin sartzea debekatu dugu, baimendutako ibilgailuekin izan ezik". Halaber, bidea ixten duen kablearen aurrean ibilgailuak ez aparkatzeko eskatzen da.