- Hondarribiko Zuloaga Etxeko udal liburutegiko erabiltzaile presentzialen kopuruak %36an behera egin zuen 2020an, 43.009 bisitariekin. Bestalde, liburutegiko zerbitzu digitalak erabiltzen dituzten pertsonak gora egin zuten: eLiburutegiko mailegu zerbitzuak erregistratu zituen deskarga kopuruak %90an igo zen konfinamenduaren urtean. Hala islatzen du Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak eta Kote Guevara liburuzainak atzo aurkeztu zuten udal instalakuntzaren iazko memoriak.

Silanesek gogorarazi zuenez, konfinamendu garaian Zuloaga Etxeak bere ateak itxi behar izan zituen, zehazki martxoaren 16tik ekainaren 1era arte. "Oso urte zaila izan zen eta liburutegiko zerbitzuak egokitzen saiatu dira udal langileak", zioen atzo zinegotziak.

Erabiltzaileez aparte, memoriaren arabera liburutegiaren funts bibliografikoa handitzen jarraitu zen iaz; instalakuntzaren fondoetara 1.599 ale berri gehitu ziren, gehienak erositakoak (1.390). Beste 208 liburuak erakundeen eta partikularren donazioak izan ziren. Jardueren erritmoa ere nabarmen baldintzatu zuen osasun egoerak, eta aurrekisita zeuden batzuk bertan behera utzi behar izan ziren. Beste askok, ordea, formatu digitalera berraldatu ziren.

Bere aldetik, Guevara eskerrak eman zizkion liburutegiko langileen talde osoari, egoera konpontzen saiatzeko egin duen ahaleginarengatik. "Hasiera kaotikoa izan bazen ere, erronkari ahurre egin ahal izan genion", zioen liburuzainak.