- Hondarribiko Udalak ekintzailetzaren sustapena, eta merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa indar-tzeko dirulaguntzen deialdia burutu du. Maiatzare 26ra arte hondarribia.eus gunean izena emateko aukera zabalik dago. Iazko kopuru igoera mantentzen da aurten, orotara 60.000 eurokoa izango delarik, dirulagun-tzen lehen lerroari 25.000 euro bideratuko zaizkiolarik eta bigarrenari 35.000. Gainera, Alde Zaharrean burutzen diren ekin-tzailetza proiektuek salbuespen bat izango dute, eta laguntzen kopuruak handiagoak izango dira hauen kasuetan.