- Datorren uztailean Hondarribian egingo den Uda Abenturaren edizioan parte hartzeko aurretiko izen-ematea egiteko epea bihar irekiko da. Gazteria Sailak antolatuta, programa 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoei (12, 13 eta 14 urtekoei) zuzenduta dago. Maria Serrano Gazteria zinegotziak azken egunotan gogorarazi duenez, “programa euskaraz egingo da, eta parte-hartzaileek bere taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute”. Programak bi txanda izango ditu, uztailaren 1etik 15era eta 16tik 30era, eta bakoitzean 50 neska-mutilek parte hartuko dute. Goiz eta arratsaldeko ordutegia izango du eta kuota 140 eurokoa izango da. Aurretiko inskripzioak egiteko epea bihar ireki eta ostiralean (apirilak 24) itxiko da. Izena emateko bi aukera egongo dira: online udal webgunearen bidez, eta telefonoz, 943 644 752 edo 688 728 057 zenbakietan.