- Eusko Jaurlari-tzak Turismo Bonuak kanpainarekin bat egiteko epea luzatu du, eta Hondarribiko ostalaritza eta turismo establezimenduek bertan parte hartu dezakete. Lehen fasean izena eman zuten establezimenduek ez dute berriz egin behar, baina atxikituta ez zeuden enpresek martxoaren 26ra arte eman dezakete izena euskaditurismobono.eus webgunean. Hiritarrentzat kanpaina apirilaren 13tik abenduaren 31ra arte luzatuko da.