- Hondarribiko Udalak Egiluze Ikastetxearen atzekaldean bizikletak aparka-tzeko gune berri bat ipini du aste honetan. Juan Luis Silanes Hezkuntza zinegotziak jakitera eman zuenez, gune horren instalakuntza eskolaren eskari bati erantzuten dio. Azken asteotan Udalak antzeko aparkatzeko guneak jarri ditu Talaia Ikastetxearen inguruan, Amuten, Bordari Ikastetxean, Mendelun, Portuko Elizaren atzealdean, Uria Harresian, San Nikolaseko zubiaren aurrean, Jostaldi frontoiaren inguruan eta Euskaltegiaren parean ere.