- Bioterraren lantaldea Euskal Herriko ekitaldi iraunkorraren edizio berri bat prestatzen ari da. Aurten ekainaren 4tik 6ra izango da Ficoban, Gipuzkoako azoka gunean. Lantaldetik aurreratu dutenez, Bioterraren 18. edizioak "arreta berezia eskainiko dio ekonomia zirkularrari", erabilera bakarreko produktuak ahazteko eta balio katean arreta jartzeko. "Eraldaketa bat dago martxan eta Bioterrak ikusgarritasuna eman nahi dio", diote antolakuntzatik.