- Hondarribia aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren etapa baten helmuga (apirilak 8) eta beste etapa baten irteera (apirilak 9) izango da. Maria Serrano Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzia pozik agertu da aste honetan berria emateko eta “kirol ikuspegitik haratago”, Hondarribiarentzat ekonomia sustapenaren ikuspuntutik oso aukera ona dela nabarmendu du.