- Irungo otsaileko kultur agendaren barruan, nabarmen-tzekoa da Ruper Ordorikak datorren ostegunean, hilak 18, 19.30etik aurrera Amaia Kultur Zentroan emango duen kontzertua. Hamabost diska baino gehiago kaleratu dituen euskal musikaren ezinbesteko erreferente hau ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko ohiko puntuentan (Luis Marianoko turismo bulegoan, eta udal webgunean) 7,5 eurotan.