- Orain dela bi urte, Gipuzkoako Foru Aldundiak Irungo Arbeseko egoitzaren lizitazioa iragarri zuen. Irungo Udalean izan diren azken albiste ofizialak azaroaren lehen egunetakoak dira; izan ere, Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak Udalari eta Adinekoen Batzordeko kideei jakinarazi zien bere sailak erabaki zuela egoitza berriko lanen kontratazio espedientea geldiaraztea prioektua pandemiara egokitzeko. Bilera hartatik hiru hilabete igaro dira, eta David Nuño Gizarte Zerbitzuetako udal ordezkaria kezkatuta agertu zen atzo. Ildo horretan, ordezkariak informazioa eta proiektua “lehenbailehen” abia dadila eskatu zuen.