- Hondarribiko Udaletik azken egunotan jakinarazi dutenez, Ostiral honetan udaletxeko Areto Nagusian egitekoa zen bigarren eskuko babeseko etxebizitzen erregistroan izena emana dutenen arteko zozketa bertan behera geratu behar izan da. Tokiko administrazioak datozen egunetan jakinaraziko du zozketa noiz egingo den.