- Urtarrilaren amaieraino zabalik dago Hondarribiko Mintzalagunean izena emateko epea. Hirian zortzigarren. ikasturtez egongo da martxan euskaraz lasai aritzeko eta hizkuntza testuinguru sozialetan praktikatzeko Udalak Topagune Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean antolatzen duen egitasmoa. Inskripzioak Hondarribiko udal Euskara Zerbitzura joaz egin daitezke, baita mintzalaguna@hondarribia.eus posta elektronikora ida-tziz edo labur.eus/hondarribia helbidean ere.