- Hondarribiko EH Bilduk Udal Gobernu talde jeltzaleak hiria gobernatzeko “oposizioaren beharra” ez izatea kritikatu du ohar baten bidez asteburu honetan. Taldeak idatzian dioenez, “jeltzaleen gehiengo absolutuaren gobernuak ez du oposizioaren lanaren beharrik, ezta haien parte-hartzerik nahi”. Azaroaren 25ean Hondarribiko Udalean oposizioa osatzen duten hiru taldeek (Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu) Gobernuaren jarrera dagoeneko salatu zutela eta aurrekontuen Udalbatzean oposizioen kontrako bozkek Gobernuaren “negozia-tzeko ezintasunak” agerian utzi zutela dio EH Bilduko oharrak. Horregatik, taldeak “gardentasuna” eskatzen dio oharrean tokiko gobernuari. “Saiakerak egin ditugu eta egiten jarraituko dugu eta, nahiz eta tokiko gobernuak gure lankidetza baztertu, ez diogu herri honek eskatu digun mandatuari iskin egingo”, amaitzen du taldeak.