- Hondarribiko Udalak tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko abian jarritako bonoen kanpainan parte hartzeko epea abenduaren 31n amaituko da. Hiriko Merkatari-tza zinegotzi den Mario Serranok aste honetan gogorarazi duenez, kanpaina sustatzeko “esfortzu handia egin da”, Udalak parte hartzen ari diren saltokietan bono gehiago jarri ditu eta. Hala, saltoki bakoitzak 350 bono ditu Gabon hauetan kontsumitzeko. Udalak egiten duen kanpainaren balorazioa momentuz “oso positiboa dela” azpimarratu zuen Serranok. Hondarribiarrek hiriko 40 dendetan aukera izango dute bonoak erabiltzeko: 30 euro gastatzeagatik, 10 euroko deskontua izango dute. Baldintza bakarra 18 urtetik gorakoa izatea da eta herritar bakoitzak gehienez lau bono eskuratzeko aukera izango du. “Hondarribiarrei herriko saltokietan kontsumitzeko deia egin nahi diegu Udaletik”, amaitu zuen Serranok.