- Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuak 2021eko udaberrian deialdi bikoitza egingo duela iragarri du aste honetan Gotzone Larrate zinegotziak. Hain zuzen, aurten ez dute Gobernuz Kanponko Erakundeentzat deitu ohi duen dirulaguntzen deialdia egingo. Aldiz, . Deialdi horrek GKE-en aurtengo eta datorren urteko gastu justifikatuak finantzatzeko balioko du.

Hala ere, deialdiaren ohiko diru kopurua mantentzeko, udal Gobernuak egun hauetan lantzen ari den 2021erako aurrekontuen zirriborroan urtero deialdi horrek duen kopurua bikoiztu egin du. Beraz, Larrartek jakinarazi zuenez, udaberriko deialdirako 257.086 euro bideratzea aurreikusten du Gobernuak.

"Aurten COVID-19ak guztioi sortu dizkigun arazoak oso handiak izan dira; hala izan da Gizarte Zerbitzuetako departamentuen lanean ere", zioen Larrartek arloko arduradun gisa. Ildo horretan, departamentuko eguneroko lana azken urtean "erabat aldatu" dela nabarmendu zuen zinegotziak, GKE-ei ulerpena eskatuz.

"Guztiontzat izaten ari da oso zaila aurtengoa, eta Gizarte Zerbitzuen departamentua ez da salbuespena izan. Elkarte bakoitzarekin kontaktuan jarriko gara egoeraren berri izaten dezaten zuzenean", jarraitu zuen Larrartek. Amaitzeko, zinego-tziak dirulaguntza hauek aurrera ateratzeko Udalaren borondatea eta konpromisoa berretsi zuen.

Bestalde, Hondarribiko oposizioko talde nagusiak, Abotsanitzek, albistea prentsa ohar baten bidez ezagutu izatea salatu zuen Gobernuaren idatziaren argitalpenaren ondoren. "Alde bakarreko erabaki hau ez da beste udal taldeekin partekatu, ezta deialdira aurkezten diren elkarte eta erakundeekin ere", zioten Abotsanitzetik. Era berean, aldaketa Udal Batzordeetatik edo Osoko Bilkuratik pasatu ez izatea aurpegiratu zioten gobernu taldeari, egoera hau "EAJren udal gobernuaren gardentasun ezaren beste adibide bat" dela aldarrikatzen.

"Baina, gainera, aurtengo martxoan onartutako 2020-2023 urteetarako Diru-Laguntzen Plan Estrategikoaren kontra doa", jarraitzen zuen taldeak, dokumentu horretan elkartasunezko diru-laguntzen deialdia ekaina baino lehen egin behar dela adieraziz: "Abendua iritsi da eta ez da deialdirik egin, eta udal gobernuak erabaki du 2020an ez dela egingo; beraz hartutako erabakiak udal akordioa urratzen du".

Abotsanitzek birusak "min handia" eragin duela onartu zuen arren, GKE-entzako dirulaguntzen deialdiaren arazoa 2018tik datorrela gogorarazi zuen. "Ez dugu ulertzen nola udal taldeok ez dugun honen inguruko inolako informaziorik jaso", amaitu zuen taldeak.