- Hondarribiko Udalaren etxebizitza hutsen alokairurako dirulaguntzen deialdian eskaerak egiteko epea larunbata honetan, azaroak 21, itxiko da. Zehazki, etxebizitza hutsen titular diren eta Bizigune programan izena emana dutenek, eta Alokabiderekin programa horrek aurreikusten duen kontratua sinatua dutenek diruz laguntzeko 60.000 euro batzen dituzten bi diru laguntza lerro deitu ditu Udalak. Bi laguntza motak batera jaso daitezke. Lehenengoak, ordainketa bakarrean, eskatzailearen eta Alokabide sozietate publikoaren arteko kontratua indarrean dagoen hilabete bakoitzeko, 2019. urteari dagokionez 200 euroko kopurua aurreikusten du. Bigarren lerroa aurreikusten dituen kopuruak, titularrari etxebizitza egokitzeko 2019an eskatutako lanen gastuei aurre egiteko, gastu horien %50ekoak izango dira, 2.000 euroko gehienezko mugarekin. Laguntzen eskaerak udal webgunean (hondarribia.eus) edo BAZen egin daitezke.