- Bihar, azaroak 5, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriuman Xabier Artieda aktore nafartarraren eskutik ikusi ahal izango den Txor-Txor umorezko bakarrizketa ospatuko da. Ekitaldia 40 eta 50 minutu arteko iraupena izango du, 20.00etan hasiko da eta gonbidapenak musu-truk dira (Kutxabankeko sarreren salmentarako webgunean lor daitezke). Izan ere, bakarrizketaren helburua Euskaraldirako motorrak berotzea izango da eta, horregatik, ekitaldian zehar euskaldunak eguneroko egoeretan euskararekiko dituzten harremanei buruzko gogoetak egingo dubakarrizketariak. Ildo horretan, hizketagai izango dira Euskaraldiko belarriprest eta ahobizi rolak, ariketa sozialarekiko gazteen parte-hartzea eta aurreko edizioan izandako bizipenak, besteak beste. Aktoreari dagokionez, Artiedak Nafarrako antzerki eskolan hasi zuen bere ibilbidea orain dela hamalau urte eta bere formakun-tza indartzeko Jacques Lecoq en teknikan murgildu zen gorputzezko antzerkia ikasiz.