- Koronabirusaren hedapena geldiaraztea helburu duten neurriak ezagutu ostean, Irungo EH Bilduko Udal taldeak neurri murriztailek “sektore kaltetuenentzat laguntzak izan behar dituela ondoan” adierazi du aste honetan. Taldeak “kezkaz” ikusten du merkataritza, ostalaritza eta kultura sektoreek bizi duten egoera, “pandemiak sektore hauek aurretik zituzten arazoak areagotu” baititu. Horregatik, taldeak Irungo Udalari sektore hauen aldeko apustu estrategiko argia egitea eskatu dio.