- Hondarribia Arraun Elkarteak denboraldian zehar irabazi dituen banderen urteroko bedeinkapena bertan behera uztea erabaki du. Ekimena azaroaren 28an ospatzekoa zen, baina agintariek hartutako azken osasun neurriak kontuan harturik, pandemiaren eboluzioaren arabera bedeinkapena beste data batean berriz antolatzea aproposena dela uste dute arraun elkartetik. Momentuz, data berri hori ez da finkatu eta erabakia datozen asteetan egoerak hartzen duen norabidearen arabera hartuko da.