- Gaurtik eta abenduaren 15era arte, gripearen aurkako txertoaren kanpaina martxan dago Hondadarribian. Aurten, egoera kontutan izanik, Hondarribiko Udalak Osakidetzari Itsas Etxea Auditoriumaren aurrea eta atzekaldea utzi dizkio, osasun langileek bere lana han egin dezaten. Txomin Sagarzazu alkateak zehaztu zuenez, duela egun gutxi PCR frogak egin ziren moduan, orain osasun agintariekin lankidetza mantendu nahi du Udalak.