- Uztailaren erdialdetik irailera igande, astelehen eta asteartetan Tren Berdeak eskaini dituen zerbitzuen balorazioa egin dute ekimenaren antolatzaileek; hain zuzen ere, Udala eta Behemendi Elkartea. Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziaren arabera, Tren Berdeak “oso emaitza onak eman ditu uztaila, abuztuan eta irailean 3.255 pertsona igo direlarik. Balorazio oso positiboa egin behar dugu Udaletik, ikusita zer nolako uda arraroa izan dugun COVID-19a dela eta”. Trenera igo diren 3255 pertsonetatik, 2196 adin-nagusikoak izan dira, 537 aldiz 5 eta 12 urteko gazteak, eta 522 haurtxoak. Bestalde, uztaila eta abuztuan gehienak Katalunia, Madril eta Frantziakoak izan dira, eta irailean gehiago izan dira herritarrak, gipuzkoarrak eta nafarrak. Segurtasun neurriei dagokionez, jendeak arauak oso ongi errespetatu dituela gehitu zuen Silanesek. Ildo horretan, ekimenean parte hartu duten guztien jarrera eskertu izan nahi zuen zinegotziak, oro har “oso egokia” izan baita.