- Koronabirusaren osasun krisiak eragindako etenaldi luzearen ondoren, bihar Hondarribiko Mugikortasun Mahaiak berriz ere jarduera presentziala abiatuko du. Hitzordua udaletxeko Areto Nagusian ospatuko da, arratsaldeko 18.30ean. Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak pasa den astean azaldu zuenez, saioan hilabete hauetan zehar, pandemiaren testuinguruan, Hondarribiko mugikortasuna hobetzeko landu diren ekimen eta proiektuen berri emango da. “Orain inoiz baino gehiago, COVID-19ak eragindako egoera berezia dela eta, bertaratzea baieztatzea eskatzen da, bilera beharrezko segurtasun eta erosotasun berme guztiekin antolatzeko. Gainera, elkarte edo asoziazio bakoi-tzeko soilik pertsona bat bertara-tzea eskatzen dugu, egoerak hala eraginda”, gehitu zuen Silanesek. Edonork bere iradokizunak helarazi ditzake mugikortasuna@hondarribia.eus helbide elektronikora, mahairaren helbidea.