- Jaizkibel mendia eta bere biodibertsitatea zaintzeko erakusketa bat abian jarri da mendian bertan. Hondarribiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dute ekimena antolatzeko, Aranzadi Zien-tzia Elkartearen aholkularitzarekin. Udaletik jakinarazi dutenez, uztailaren 4ean eta 11an bisita gidatuak egingo dira erakusketara, eguraldia laguntzen badu.