- Txingudiko Zerbitzuakek COVID-19aren harira eratu dituen aparteko laguntzak eskatzeko epea bihar hasidko da. Egoera zaugarrian dauden familiei dagozkien laguntzak ostegunetik 2020ko abenduaren 31ra bitartean eskatu ahal izango dira, 900 119 384 doako telefonoan hitzordua eskatuta. Baldintza guztiak betetzen dituzten familiei %50eko salbuespena aplikatuko zaie uraren eta zaborren ordainagirian. Laguntza hori, batez ere, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonei zuzenduta dago. Ezinbesteko baldintza da, halaber, edukiontzi marroiaren kanpainan edo autokonpostaje-sisteman alta emanda egotea, eta hala egon ezean, eskaera egin aurretik egin ahal izango dute. Mikroenpresen eta autonomoen kasuan, bi hileko uraren eta hondakinen tarifen %100eko aparteko eta aldi baterako hobaria egingo da, eta eskariak txinzer.eus webgunean egin beharko dira.