- Txingudiko Zerbitzuakek aste honetan jakinarazi duenez, Mankomunitatea joan den otsailean izandako ur-kontsumoen eta hondakinen kudeaketaren fakturari dagokion banku-kargua egun hauetan kobratzen ari da. Bestalde, osasun alertak irauten duen bitartean jarduera bertan behera utzi behar izan duten negozioek, otsaileko faktura ekainaren 11n jasoko dute. Azkenik, otsaileko faktura helbideratu gabe duten abonatuek, eta oraindik ordaindu ez dutenek, beste ordainketa-gutun bat jasoko dute epemuga ekainaren 15era luzatzen dela esanez. Informazio gehiago 900119384 telefonoan eskura daiteke.