- Datorren maia-tzaren 10ean Hondarribiko Muxiko Eguna ospatuko luketen Bidasoaldeko eta inguruko muxikozaleek. Hainbat ekimenei gertatu zaien bezala, koronabirusak eta honek eragin duen inkomunikazio egoerak eskualdeko Muxiko jaialdi garrantzitsuena bertan behera uztera behartu dute. Hala ere, Muxiko Eguna urtero egitea posible egiten duen antolakun-tza taldeak beste motatako ospakizuna egitea erabaki du eta maiatzaren 10ean urtero Muxiko Egunean parte hartzen duten taldeetako kideek beraien etxeetan egindako argazkiek eta bideoez konposatutako ikusentzuneko bat kaleratuko du. Antolakuntza taldetik diotenez, joan den asterako Euskal Herri osotik bidalitako 80 bideo eta ia 50 argazki baino gehiago jasota zituzten; muxikozale taldeen erantzunarekin "pozik" agertu ziren antolakuntza taldetik.