Síguenos en redes sociales:

Zazpi desfibriladore ditu Lazkaok dagoeneko

Beneditarren Fundazioaren kanpoaldean babes-gailu berri bat ipini du Udalak

Zazpi desfibriladore ditu Lazkaok dagoenekoUdala

Lazkaoko Udalak desfibriladore berri bat instalatu du Beneditarren Fundazioaren kanpoaldean. Instalazio berri honekin, Lazkaok zazpi desfibriladore ditu guztira, bihotzeko larrialdien aurrean erantzun azkar eta eraginkorra ziurtatzeko 

Lazkaomendiko Lartxai elkartean, Hirigoien kalean, Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian, Harizti futbol zelaian, Arerian, Udaletxeko eraikinean eta, orain, Lazkaoko Beneditarren Fundazioanaurkitu daitezke babes-gailu hauek.