Azpeitiko Azoka Plaza izango da "Gernika Batailoia, askatasunaren ametsa" liburuaren aurkezpenaren eszenatokia, ostegun honetan, 19.00etatik aurrera.
Bigarren Mungu Gerra
Gernika Batailoia Frantzia Askeko euskal batailoi bat izan zen, Bigarren Mundu Gerran Frantzian borrokatu zuen euskal soldaduekin osatua.
Unitatea Eusko Jaurlaritzak, Jose Antonio Agirre lehendakariaren gidaritzapean, antolatu zuen, eta Kepa Ordoki ofizialaren zuzendaritzapean jardun zuen.
Franck Dolosor eta Aitor Miñambres
Munoandi Elkarteak antolatu duen ekitaldia Azpeitiko Azoka Plazako lehen solairuan izango da, eta bertan izango dira egilea, Franck Dolosor EITBko kazetaria eta idazlea, baita Aitor Miñambres ikerlaria ere.
Dolosorrek hitzaldian aurkeztuko duen liburu berria, Gernika Batailoia, askatasunaren ametsa, 1937ko Gernikako bonbardaketaren ostean sortutako euskal batailoiaren historia hurbilduko digu.
Borrokan alemaniarre kontra
Gernika Batailoia 1945eko apirilean, Frantzian, Pointe de Grave lurmuturrean gotortutako alemaniar soldaduen aurka borrokatu zen.
Askatasunaren alde borrokan, bost gudari hil eta hogei bat zauritu ziren gatazka horretan. Ekitaldian, liburuaren aurkezpenaz gain, gatazkaren inguruko trailer bat eta argazki bilduma bat ere ikusgai izango dira. Liburua bertan erosteko aukera ere izango da.
Munoandi Elkarteak ekitaldi hau antolatu du memoria historikoa berreskuratu eta zabaltzeko helburuarekin, eta interesa duten herritar guztiak gonbidatu ditu bertaratzeko.