Azkoitiko Elkargunea, Hike eizan! sari banaketa eta bertso festa handi baten agertoki
Sarituek sariak jaso zituzten ikusle ugariren aurrean, eta bertsolari ospetsuek giro berezia sortu zuten lehiakateko laugarren edizioari bukaera eman zion ekitaldian
AzkoitikoElkarguneabertsozaleen bilgune bihurtu zen berriz ere. Areto nagusia lepo bete zen V. Hika bertso saioaren eta IV. Hike eizan! bertsopaper lehiaketako sari banaketaren harira.
Giro ona
Bi ekitaldi horiek uztartuta, giro aparta sortu zen Azkoitian, bai bertsoaren zale sutsuen artean, bai sari-banaketara hurbildutako ikusleen artean.
Bertso saioan, Eneritz Artetxe, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Jesus Mari Irazu aritu ziren oholtzan, hika, noka eta toka erabiliz.
Gai-jartzaile lanetan Haritz Alberdi aritu zen, eta saioa doakoa eta irekia izan zen. Publikoaren erantzuna bikaina izan zen, eta bertsolarien lan finak txalo zaparrada beroak jaso zituen.
Sari-banaketa
Bertso saioaren baitan, Hike eizan! lehiaketako sari-banaketa ere egin zen. Sarituak beren lanak ozen eta bertaratuen aurrean kantatuz aurkeztu zituzten, momentu hunkigarriak sortuz.
Helduen mailan, Iñigo Legorburu Arregihernaniarrak jaso zuen lehen saria, Elkar ezagutuz lanarengatik.
Bigarren saria, berriz, Juan Ramon Alberdi Ibarmia azkoitiarrak eskuratu zuen, Justizia izeneko bertso-sorta aurkeztuta. Halaber, Azkoitia saria, helduen mailan, Naia Arrizabalaga Arrietak irabazi zuen Begi bustiei lanarekin.
Gazteen maila
Gazteen mailan, lan bakarra aurkeztu zenez, sari bakarra banatu zen.
Oier Juaristi Agirrebeña azkoitiarrak jaso zuen lehen saria, Gure euskara zaharra bertso-sortagatik. Azkenik, umeen mailako sariaErrezilera joango da: Mikel Zabala Tolosa izan da irabazlea, Errezilen galduta lanarengatik.
Temas
Más en Bertan
-
Cuatro nuevas cámaras de tráfico vigilan las entradas y salidas de Lazkao
-
El ciclo de verano de cine al aire libre de Elgoibar contará este año con cuatro sesiones
-
Aiama Quartet acercará su fusión de jazz y prosa urbana a Oñati
-
Oñati: Aitor Mimenza e Idoia Nogales brillan en un 'abrasador' cross de Torreauzo