Gaur, osteguna, 19.00etan, banatuko dituzte IV. Hike Eizan! bertsopaper lehiaketako sariak Azkoitiko Elkargunean egingo den ekitaldian.

Bertso saioa

Hika bertso saioarekin uztartuko da sari banaketa: Eneritz Artetxe, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Jesus Mari Irazu ariko dira oholtza gainean, eta Haritz Alberdi izango da gai jartzailea. Sarrera doakoa da.

Sarituak helduen mailan

Helduen mailan, Iñigo Legorburu hernaniarrak eskuratuko du lehen saria Elkar ezagutuz lanarekin, eta Juan Ramon Alberdik bigarrena Justizia bertsoengatik.

Azkoitia saria Naia Arrizabalagarentzat izango da Begi bustiei bertso-sortarengatik.

Gazteak eta umeak

Gazteen mailan, Oier Juaristik azkoitiarrak jaso du lehen saria Gure euskara zaharra lanarekin, eta umeen mailan, Mikel Zabalak irabazi du Errezilen galduta bertso-sortarekin.

Saritutako lanak bertan kantatuko dituzte egileek.

2020an sortua

Ekimen hau 2020tik ari da garatzen Udala, Hike eizan! lantaldea, Erniarraitz bertsozale elkartea eta Badihardugu elkartea elkarlanean, hitanoa sustatzeko asmoz.