Ordiziako Santa Ana jaiak iragartzeko kartel lehiaketa azken txanpan dago
Lanak aurkezteko epea datorren asteartean amaituko da, ekainaren 24an
Aurten ere, Ordiziako Udalak jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abiatu zuen. Orain, lanak aurkezteko azken egunak direla adierazi du. Kartel irabazlea jaietako programaren azala ere izango da, etxebizitza guztietara bidaliko dena.
Gainera, bigarrenez haurrentzako tokia ere badu lehiaketak. “Ordiziako jaiak guztionak diren moduan, guztiok izan behar dugu lehiaketan parte hartzeko aukera”, jakinarazi du Berzosak. Aurreko urtean arrakasta handia izan zuen 18 urtez azpiko kategoriak. Haurren irudi irabazlea programaren barnean joango da. Baina, aurten, azal nagusiko irudia izateko aukera ere izango du. “Iaz hasi genuen kategorian maila handiko marrazkiak aurkeztu zituzten”, gaineratu du kultur zinegotziak. Beraz, bi kategorietako edonork irabazi ahalko du sari nagusia eta jaietako protagonista izan.
Santa Ana jaietako txupinazoaren bigarren protagonistaren bila dabil Ordizia
2025eko Santa Ana jaiak iragarriko dituen kartelak, 500 euroko saria eskuratuko du. Programaren barnean joango den marrazkiak, aldiz, 100 euroko bonu saria lortuko du.
Lanak aurkezteko epea datorren asteartean amaituko da, ekainaren 24an, 12.00etan. Kartelak posta elektronikoz kultura@ordizia.eus helbidera bidali daitezke edo Udaleko Harrera Bulegoan entregatu, bai CD batean bai lan fisiko gisa, 08.00etatik 13.30era.
Temas
Más en Bertan
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones