Hondarribiko dantzariek oholtza hartuko dute Dantzaburuan
Udalerriko hainbat dantza eskolek emanaldiak eskainiko dituzte asteburu honetan eta hurrengoan Itsas Etxea Auditoriumean
Asteburu honetan hasiko da Dantzaburua izeneko dantza ekitaldia HondarribikoItsas Etxea Auditoriumean. Udalerriko dantza taldeek hartuko dute parte ekimenean, eta bost egunetan zehar beren dantzari guztiak taula gainera eramango dituzte.
Lehen emanaldia ostiral honetan, hilak 13, izango da, 19.00etan, Pilar Peña Dantza Eskolakoikasleen eskutik. Hurrengo egunean, larunbatean, Amaiyuu Dantza Studio eskolako ikasleek bi saio eskainiko dituzte, 18.00etan eta 19.00etan. Igandean, hilak 15, 19.00etan, Carlos Zapirain Dantza Eskolak hartuko du agertokia.
Ekitaldiak hurrengo asteburuan izango du jarraipena: ostiralean, hilaren 20an, berriz ere Pilar Peña Dantza Eskolako ikasleek emanaldi berri bat eskainiko dute, 19.00etan. Azkenik, larunbatean, hilaren 21ean, Gym Jazz Kuki García dantza eskolako ikasleek itxiko dute egitaraua, 17.30ean izango den saioarekin.
Sarrerak 3 euroan egongo dira eskuragarri Kutxabank-eko webgunean, Arma Plazan eta Itsas Etxea Auditoriumean, emanaldiak hasi baino bi ordu lehenagotik.
Temas
Más en Bertan
-
Reabierto el paso en el bidegorri entre Azkoitia y Urretxu tras la reparación del firme
-
Marketing e IA al alcance de la mano para emprendedores, comerciantes y pequeños negocios en Urola Erdia
-
Suspendido el desfile escolar del Viernes de Carnaval en Azkoitia por el mal tiempo
-
Eibar licita 37 plazas de garaje en la zona anexa al campo de fútbol de Ipurua