Oiartzunek arte sorkuntzarako 10.000 euroko dirulaguntza eskainiko du
Proposamenak ekainaren 29ra arte aurkeztu ahal izango dira
Oiartzungo Udalak arte sorkuntza eta ekoizpen prozesuak bultzatzeko dirulaguntza deialdi berria jarri du martxan. 10.000 euro bideratuko ditu aurten ere.
Lan artistikoak sortzen ari diren edota proiektu berriak abiarazi nahi dituzten sortzaileei babestu nahi ditu. Arte diziplina ezberdinetarako izango dira laguntzak: zinema, ikus-entzunezkoak, argazkigintza, dantza, literatura, musika, antzerkia, eta arte plastikoak, besteak beste.
Irekita dago eskaerak aurkezteko epea, ekainaren 29a bitarte. Oinarriak eta xehetasunak udaleko webguneko iragarki taulan ikus daitezke.
27 proiektu
2022an jarri zuen martxan Udalak dirulaguntza lerroa eta ordutik 27 proiektu egikaritzeko ekarpena egin du.
Oro har, dirulaguntza hauetarako aukera izan dezakete Oiartzunen aipatutako arte edo kultur eremuren batean diharduen edo hasi nahi duten eta herritarren intereseko ekitaldiak antolatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak, Oiartzungo Udalaren dirulaguntzak emateko Ordenantza Orokorrak ezartzen duen moduan.
Irizpideak
Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera finkatuko da, aurrekontuan erabilgarri dagoena eta jarraian deskribatzen diren kuantifikazio irizpideak jarraituz: aurkeztutako proiektuaren interesgarritasuna, kalitatea eta originaltasuna (55 puntu); Oiartzungo artista edo eragilea izatea (Oiartzungo artista edo eragiletzat hartuko da Oiartzungo testuinguruan jarduten duena) (10 puntu); proiektuaren garatze prozesuan herriko eragile eta norbanakoen inplikazioa eskatuko duen proiektua izatea (10 puntu) eta proiektuaren bideragarritasuna (25 puntu).
Temas
Más en Bertan
-
El PNV critica la gestión municipal de Abotsanitz en el pleno de noviembre
-
Beasain ajusta la circulación del núcleo urbano para mejorar la seguridad y agilizar el tráfico
-
Martxan da 'Gazteak On: Elikadura Erronka' mugaz gaindiko lehiaketaren bigarren edizioa
-
Batera Elgoibarren, hamarkada bateko ikuspegia herri euskaldunago baten alde