Lazkaoko Dantzari Txiki Eguna ospatuko da igandean. Oin Arin Dantza Taldeak antolatuta, egun osoko plana izango da.
10.30etan dantzariei ongi etorria emango zaie, eta hamaiketakoa eskainiko da. 11.00etan kalejira egingo da, eta 13.00etan dantzarien alardea izango da plazan.
14.00etan bazkaria egingo da, eta arratsaldean ere festak jarraituko du. Jolasak eta Ttipika taldearekin dantza gidatuak izango dira.