Ekainak 1ean, igandea, ospakizun berezia izango da Azkoitian, izan ere, urteroko Herri Jaia egingo da bertan.

Ekimen honen bidez, bertako baserritar eta ekoizleen lana eta produktuak plazaratuko dira, baserri munduari aitortza eginez.

Txahal errea eta sagardoa

Ohiturari jarraituz, txahal eta sagardo dastaketa izango da eguneko ardatzetako bat, nekazarien azokarekin batera.

Parte hartzaileek aukera izango dute txahal errearen pintxoak eta sagardoa dastatzeko. Txahala Ikurriñaren plazan erreko da, eta eguerdiko 12.00etatik aurrera hasiko dira pintxoak banatzen.

Pintxoak dastatzeko, txartelak aurrez erosi beharko dira, plazan bertan horretarako egokitutako gunean. Edalontziak ere han bertan egongo dira eskuragarri.

Ekoizleak

Aurten zortzi baserritar edo ekoizlek hartuko dute parte. Lau Azkoitikoak izango dira (Ipintza, Zumeta, Santa Kutz eta Zabaleta baserriak) eta beste laurak inguruko herrietakoak (Etxearreta, Berastegi, Lizagasar eta Santa Klara)

Sagardogileen artean, honako hauek izango dira Azkoitiko Herri Jaian, Aburuza, Añota, Lizagasar eta Ekain.

Haurrentzako jolasak

Haurrentzat ere aisialdirako aukera egongo da, izan ere, Goiko Losan puzgarriak jarriko dira.