Hernaniko Txalaparta Festak Ximon Goikoetxea omenduko du
Ostiralean kontzertua izango da Biterin eta larunbatean ekitaldi nagusia, Iparragirre sagardotegian
Hernaniko38. Txalaparta Festa ospatuko da ostiral eta larunbatean, maiatzaren 23an eta 24an, Hernaniko Musika Eskolako txalapartariek antolatuta. Ostiralean kontzertua izango da Biteri kultur etxean eta larunbatean Iparragirre sagardotegia bihurtuko da festaren erdigunea. Aurten, Ximon Goikoetxea omentzeko baliatuko dute txalapartarien topaketa. Haren omenezko bideo-proiekzioa emango dute ekitaldi nagusian.
Ximon Goikoetxea gogoan
Iazko ekainean hil zen Erbetegi-Etxeberri baserrian jaiotako donostiarra. Aitor Beltran antolatzaileak dionez, “Hernaniko txalaparta festa guztietan izan ditugu partaide Goikoetxeatarrak”.
Txalaparta tradizio handiko familia izan da Goikoetxeatarrena. Ximon Goikoetxeak berak aitarekin eta osabarekin ikasi zuen txalaparta jotzen eta berak ere transmititu zion jakintza Haritz semeari. “Azken urteotan, Haritzek tradizioari heldu eta seme-alabekin ari da jotzen”, gaineratu du.
Doako ekitaldiak
Ostiralean, areto barruan, Artze izenburua duen ikuskizuna eskainiko dute Hutsun eta JEL Triok. Emanaldia 19.30ean hasiko da eta sarrera dohainik izango da. Larunbateko jaialdi nagusian, aldiz, txalapartari ugariren emanaldiak izango dira: Zuaznarbartarrak eta Goikoetxeatarrak; Esku-Txa; Malkoak TX; Talka; Kolpez Kolpe eta Ttakun Ttan Ttakun. Ekitaldiak 12.00etan hasiko dira, Iparragirre sagardotegiko ganbaran. Sarrera ere doakoa izango da.
Temas
Más en Bertan
-
25 especies de murciélagos: Naturtzaindia publica el primer Atlas de Quirópteros de Gipuzkoa
-
“A corto plazo” comenzarán las obras del bidegorri entre Galarreta y Errekalde
-
Pasaia está actuando en la estabilización de las laderas
-
Protesta de una asociación animalista por la cesión de un local municipal a una peña taurina en Eibar