Síguenos en redes sociales:

Nerabeen ongizate emozioala landuko dute Pasaian

Saioa maiatzaren 16an burutuko da doan, baina izena eman beharko da

Nerabeen ongizate emozioala landuko dute PasaianPasaiako Udala

Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Foru AldundiarenTREBA Nerabeak programaren baitan, bi doako saio antolatu ditu maiatzean12 eta 16 urte arteko gaztetxoei zuzenduta. Lehenengoak Ongizate Emozionala: Emozioak du izenburu eta besteak, Kuadrillen Saltsak: Nerabeen arteko harreman sareak.

Lehenengo saioamaiatzaren 16an burutuko da Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuan, 17.30etik 19.30era, eta Leire Urrak eta Carol Palaciok gidatuko dute. Bigarren saioamaiatzaren 29an izango da, baita ere Trintxerpe-San Pedroko gaztelekuan, baina 17.00etatik 19.00etara gauzatuko da. Trebatzailea Beñat Benítez izango da.

Bi kasuetan izen-emateagazteria@pasaia.net helbidera idatzita egin daiteke apirilaren 25etik aurrera eta saioa baino hiru egun lehenago arte; hau da, maiatzaren 13a lehenengo saiorako eta maiatzaren 26a bigarren saiorako izango dira azken egunak.

Bizi-kalitatea hobetzeko prestakuntza

Julen Rodríguezek, Haur, Nerabe eta Gazteen sustapenerako zinegotziak, aipatu duenez, ekimen hau 12-16 urte bitarteko Pasaiako nerabeei beren ahalduntze prozesuan lagunduko dien prestakuntza eskaintza da. "Nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko helburua du. Horretarako, Treba programaren ildo hau nerabeen errealitate eta beharretara egokitzen saiatuko da, unean uneko tendentziak kontuan hartuz”, adierazi du.

Horien helburuak dira neska-mutil gazteenen artean gaitasun emozionalak garatzea, osasun mentaleko ohitura osasungarriak sustatzea, arrisku-faktoreen prebentzioa, babes-faktoreen garapena bultzatzea, eta nerabeek harremanak izateko dituzten moduei buruzko hausnarketarako espazio horizontal seguru bat sortzea.